XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1789. Gure baitan Gatazka, Ana Eckell margolari argentinarraren oleoa.

TAHAR BEN JELLOUN, Marruekoseko idazle eta kazetaria. Poemak, nobelak entseguak, antzerti obrak idatzi ditu; 1987an Goncourt Saria irabazi zuen, nobelarekin. Gau sakratua.

Posible al da iraultza batek, berekin ohi dituen indarkeria, izumena eta lorpenekin, ekidin ahal izatea?.

Normala ote demokrazia eta giza eskubideak gizartearen eta historiaren gune jakin batzuri besterik ez dagozkien gertaera harrigarri eta zaharkituak direla uste izatea?.

Lojikoa al da bere tasunik nagusiena, unibertsaltasuna, ukatzea?.

Nola da posible Europatik kontsumo ondasunak, armak eta kultura apurrak inportatzea, eta aldi berean, irina eta azukrea bezain garrantzizkoak diren printzipioak inportatzeari uko egitea?.

Zenbaitek giza eskubideekiko begirunea hedatzea eta sistema politiko demokratikoen ezartzea nahi duen Europa honi beroni, dominu koloniala iraun arazi nahi duela salatzen dio, 1789ko lorpenetan gauzarik iraultzaileena berorien unibertsaltasuna denean hain zuzen!.

Gizonaren izaera baliteke ezberdina izatea kontinente batean edo bestean, baina alde guztietan eta edozein sasoitan eskubide berdinak behar ditu.

Esklabutzaren abolizioa ez da zenbait jopu miserableren patua erabakitzen duen garrantziarik gabeko gertakizuna.

Gizadi osoari, salbuespenik gabe, dagokion gertaera da.

Guk, herribeheretako jendeok, historiaren arrabaletako biztanleok (...) Mendebaldearen atzekaldeko atetik sartu garen mahaikide gonbidatu gabeok, (...) modernitatearen funtziora argiak itzaltzear dauden garaian iritsi garen intrusoak (Octavio Paz), inbidiaz eta kutiziaz beteriko begirada botatzen dugu besteren oroimenaren gainera.

Iraultzaren iragana, bere tropeliak, justiziarik ezak eta itsuskeria garbitzen egoskortuak, Frantziako historiaren azken bi mendeetatik kontzientzia kolektiboan giza eskubideen ibilbide egonarriz betea eta lan nekeza saiatzen gara gordetzen.

Baina Europako lurraldeen arteko gerren odolak, basakeria kolonialak eta gizakiari bere kultur eta erlijio balioak bortxatuz eragin zaion humilazioak ilundu egin dute giza eskubideek egin duten bidea.

Finkatu ahal izateko, Frantzia errepublikanoaren patuak basakeria maila bat igarotzea derrigorrezkoa balu bezala.

Printzipioei atxekirik jarraitzen dugu.

Memoria, ez askia eta duintasunik ez duten uneez gabetua gainera, lantzen dugu, gizakiarekiko begirunea eskubide bilaka dadin, eskubide horren kontrako bortxa inolako gobernuk onar ez dezan.

Bere indar unibertsalagatik, eskubide hori izate politikoaren izaeran bertan itsatsi beharko itzateke.

Hori lortzen bada, litekeena da haurrak inoiz gehiago ez izatea gosearen, gaitzaren, lanaren eta prostituzioaren biktima.

Litekena da, arazo larriei erantzun itxura egiten duten fanatismoa eta intolerantziaren biktima, inoiz gehiago pobreziak gizakirik ez humileraztea.

Arrazoi hauengatik guztiengatik ase ezina da gure kontsolamendu beharra (Stig Dagerman) gure koherentzia beharra ase ezina den bezala.

Deihadar egiteko beharra daukagu: Utz iezaiozue giza eskubideak eta iraultzaren bigarren mendeurrena ospatzen duzuen aldi berean arma saltzeari!.

Izan zaitezte koherenteak: batzuen aurreramendua ezin daiteke egin besteen atsekabearen bizkarretik!.

Demokraziari loriak abesten zaizkion bitartean, hala ere, krimenak egiten jarraitzen da.

1789 ondare unibertsalarena den oroimen bat da: gutako bakoitzaren osagarria da.

Oroimen horrekin jaiotzen gara, askatasun baten itxaropenarekin alegia.

Asko, lortu gabe hiltzen dira.